top of page

2025

Anbizioz eta odolez betetako Macbeth Irunen

Macbeth
Macbeth.jpg

Luis Mariano Lirika Elkartearen 2025eko denboraldia - Amaia K. Z. (Irun) - 2025/03/29, 19:00

Macbeth (melodramma in quattro atti) - Musika: Giuseppe Verdi - Libretto: Francesco Maria Piave eta Andrea Maffei

Macbeth: PAOLO RUMETZ // Lady Macbeth: KARINA SKRZESZEWSKA // Banco: EMIL ABDULLAIEV // Macduff: ALESSANDRO FANTONI // Dama:  MARIFÉ NOGALES // Malcolm: JOSU CABRERO // Medikua: HODEI YÁÑEZ // Zerbitzaria: Dario Maya // Sikarioa: ANTONIO CALLEJA // ERAGIYOK abesbatza // Luis Mariano Korua eta Orkestra // Eszena-zuzendaria: Alfonso de Filippis // Musika-zuzendaria: Aldo Salvagno

ERAGIYOKek 2024 urteari nazioarteko emanaldi batekin eman zion hasiera. ‘Cantigos in Carrela’ jaialdiko antolatzaileen gonbidapena jaso zuen Euskal Herriko eta euskal kulturaren ordezkari moduan aritzeko. Jaialdia 1997an sortu zen kantu tradizional sardoan aritzen ziren uharteko taldeak bildu nahian. Horretaz gain, urtero nazioarteko talde bat hartzen du, tradizio koral eta kultural bereizgarria duen herrialde batetik etorritakoa. Era honetan, aurreko ekitaldietan Italiako, Franziako, Portugaleko, Catalunyako, Asturiasko, Bulgariako, Eskoziako, Georgiako eta Estatu Batuetako taldeak pasa dira bertatik, besteak beste. 

Populos et Cuncordos

Ostiral arratsaldean jaialdiaren lehenengo saioa izan zen, Populos et Cuncordos izenpean, nazioarteko taldea aurkezteko helburuarekin. Jendez beteta zegoen Santa Maria degli Angeli elizan abestu zuen ERAGIYOKek, eta errepertorio sakroa eta folklorea tartekatu zituen. Sardiniako kantu tradizional mota den cuncordu erako bi talde aritu ziren berarekin batera: Cuncordu Lussurzesu eta Cuncordu di Castelsardo.

Jaialdiaren hasierako agurra Giovanni Mura, AIDOS kultura elkartearen presidentea, eta Diego Loi, Santu Lussurgiuko alkatearen eskutik etorri zen. Biek ala biek indarrean jarri zuten Sardiniako kantuen tradizioa mantentzearen garrantzia, mendeetan zehar iraun duen usadioa. Horren ondoren, bi talde sardoen txanda izan zen, jatorri erlijiosoa eta profanoa zuten doinuak abestuz.

ERAGIYOK izan zen taularatzen azkena. Entzuleek arretaz jarraitu zituzten kantu bakoitzaren aurretik emandako azalpenak. Sardiniako eta Euskal Herriko ohituren antzekotasunak nabarmendu ziren; azken batean biek gorde dituzte beren aintzinako doinuak eta istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmitituz. Bestalde, XIX. mendearen amaieratik bi tradizioek izandako bilakera desberdina ere aipatu zen, desberdintasunak ere aipatu ziren.

Hizkuntza aldea ez zen arazo izan bertaratutakoek euskal doinu eta erritmoen aniztasunarekin gozatu ahal izateko: Agur, Maria eta Aita Gurearen moduko eliz-musikako lanak; zortzikoa eta ezpatadantza biltzen dituen Kitolis zirraragarria; eta gure Ator, mutil ikonikoa.

Antolatzaileei adiskidetasunaren eta anaitasunaren ikur moduan eskultura oroigarria bat eman eta gero, kontzertua Aurtxoa seaskan goxoarekin eta Agur zaharra solemnearekin amaitu zen.

ERAGIYOK - Cantigos in Carrela 2_edited.jpg
Cantigos in Carrela, tradizioaren indarra

Bigarren jardunaldiak bestelako izaera izan zuen, musika sardoko talde guztiak eta ERAGIYOK bildu baitzuen. Guztiek batera kontzertu ibiltaria osatuko zuten Santu Lussurgiuko hirigune historikoan barrena, irlan ondoen mantendu den Erdi Aroko multzo historikoetako bat. 

Merkatu Plazatik abiatuta, antolakuntzak hainbat agertoki prestatu zituen, eta bertatik pasa ziren abesbatzak eta herriko dantza taldea. Aldi berean, bizilagunek eta bisitariek ikuskizunarekin bat egin zuten, saio eta saio artean artistak inguratuz eta beraiekin interkatuatuz. Horrela izan zen gauera arte, musika aretoetatik atera eta kalera eta jendartera gerturatzea bilatzen zuen saioan, aintzinako moldean. Jai giroan eta anaiarteko giroan amaitu zen festa.

Kantua eta elkartasuna, bidelagun

Zaporeak_2025
ERAGIYOK Zaporeak web editatuta.jpg

Kantua eta Elkartasuna 2025 - San Inazio eliza (Donostia) - 2025/04/12, 20:00

Tebe poem (G. Lomakin) // Ave, Maria (J. Guridi) // Aita gurea (F. Madina) // Boga, boga (J. Guridi) // Txeru (J. Guridi) // Erriko festa (V. Zubizarreta) // DIE ZAUBERFLÖTE: O Isis und Osiris (W. A. Mozart) // MACBETH: Coro di sicari (G. Verdi) // MARINA: Coro de marineros (E. Arrieta) // FÜNF LIEDER: 3. Geleit (J. Brahms) // Nere etxea (Aita Donostia) // Nere etorrera (V. Larrea) // Euskalerria (P. Sorozabal) // Nere maitiarentzat (J. J. Santesteban) // Pilota partida bat (T. Aragüés Bernad) // Agur zaharra (S. Salaberri)

Zuzendaria: Jon Larrauri Delika

Pianista: Miren Gabirondo Olazabal

Kantua eta Elkartasuna zikloan 2024ko azaroan egindako saioaren ondoren, ERAGIYOKek 2025eko zikloan ere parte hartu zuen oraingoan ekitaldia itxiz. Oraingoan, jendez lepo zegoen San Inazio elizan izan zen. 

Zaporeak elkartearen aldeko emanaldi honetarako eliz-musikaz, errepertorio lirikoz eta euskal musikaz osatutako programa prestatu zuen ERAGIYOKek. Saioak hasiera introspektiboa izan zuen Lomakin-en Tebe poem zoragarriaren eta izaera bereko Guridiren Ave, Maria-rekin. Horren ondoren iritsi zen arratseko une gorenetako bat, Madinaren Aita gurea ezaguna bezain ikusgarriarekin. Apaiz oñatiarraren pieza entzutesuan pianotik forterainoko tarte osoa erakutsi zuen abesbatzak. 

 

Aipagarriak izan ziren ere errepertorio lirikoan egindako sartu-irtenak, berriki Irunen antzeztutako Macbeth operaren pasartea edota Johannes Brahms alemaniarrak gizonezkoen ‘a capella’ talderako idatzitako bost obretako bat, Geleit, barne.

ERAGIYOK Zaporeak web 2 bis.png

Euskal musikaren atalean Boga, boga, Euskalerria edo Nere etxea moduko klasikoekin batera, hainbat berritasun eraman zituen taldeak Donostiara. Lehen aldiz abestu zituen Jesus Guridiren Txeru eta Vicente Zubizarretaren Erriko festa kantu satirikoa.

Kontzertu osoan zehar publikoaren txaloak handiak izan baziren, oraindik indar gehiagorekin entzun ziren bisekoen txandan, Iparragirreren Nere maitiarentzat eta gero eta, bereziki, arratseko azken estreinaldiarekin, Tomás Aragüésen Pilota partida bat alaia, zeinean koruko bost bakarlari entzun ahal izan ziren talde osoarekin batera.

 

Antolatzaileek eta Zaporeak elkarteak emandako oroigarri bana jaso eta gero azken kantu baterako lekua izan zen, Agur zaharra solemnea, kontzertua aho zapore bikainaren errematatu zuena.

Eragiyok en Teatro Victoria Eugenia

Egin zaitez ERAGIYOKen lagun!

Zure laguntzari esker gure musika eta kultura sustatzen eta zabaltzen jarraituko dugu, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, gure aurrekoek utzitako altxor hori mantentzeko.

 

Gozatu gurekin musikaz!

bottom of page